Hilaren 14an hasiko da zine denboraldi berria Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2019ko ira. 3a, 12:05

Padre, no hay mas que uno filma emango dute asteburu horretan; guztira, film horren lau emanaldi izango dira hilaren 14an, 15ean eta 16an. Gainera, hilaren 15ean, Angry Birds 2 ere ikusi ahal izango da. Zinerako sarrerak Soreasuko leihatilan nahiz Kulturaz.eus webgunean erosi ahal izango dira, ohiko moduan.

Uda sasoiko etenaren ostean, irailaren 14an hasiko da zine emanaldien denboraldi berria Soreasu antzokian. Padre, no hay mas que uno filma emango dute asteburu horretan; guztira, film horren lau emanaldi izango dira. Lehena, irailaren 14an, larunbatez, izango da, 22:00etan. Igandean, berriz, bitan ikusi ahal izango da: 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, ikusleen egunean, berriz, 21:00etan emango dute. Iganean, gainera, Angry Birds 2 pelikula emango dute, 16:30ean hasita. Datozen asteetan ere hainbat film emanaldi izango dira; datorren asteburuan, adibidez, Erase una vez en... Hollywood emango dute, eta hurrengoan Agur Etxebeste! filmaren estreinaldia izango da.

Zinerako sarrerak Soreasuko leihatilan nahiz Kulturaz.eus webgunean erosi ahal izango dira, ohiko moduan. Asteburuetako emanaldietarako sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da, eta astelehenetakoa, berriz, 3,5 eurotan eskuratu ahal izango da.