Larrañagak eta Amubietak irabazi dute Donostiako Dantza Suelto Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko ira. 2a, 17:17
Larrañaga eta Amubieta plazako kioskoan dantzan, artxiboko irudi batean.

Txapeldunez gain, Azpeitiko beste bi bikote sailkatu ziren atzokoan aurreneko bost postuetan: Bastida eta Uzkudun hirugarrenak izan ziren, eta Arrieta eta Iriondo, bosgarrenak.

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak nagusi izan ziren atzo Donostian, hango Euskal Jaien barruan jokatu zen Dantza Suelto Txapelketan. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek osatutako bikotea sailkatu zen bigarren postuan, eta Laura Bastida urrestildarrak eta Ekain Uzkudun azpeitiarrak osatu zuten podiuma, hirugarren tokia berenganatuta. Azpeitiko beste bikote bat ere sailkatu zen aurreneko bostetan: bosgarren sailkatu ziren, hain zuzen ere, Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo.