Zabalik dago Lagun Onaken futbol eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko ira. 2a, 17:23

Teknifikazio eskolarako izen-ematea Lagun Onaken webgunean nahiz Garmendipeko bulegoetan egin daiteke. 

Dagoeneko eman daiteke izena Lagun Onak futbol taldearen teknifikazio eskolan. Klubak gaur, astelehena, ireki du izen-ematea, eta bi modutara egin daiteke: Internetez nahiz Garmendipeko bulegoetan. Izen-ematea Internet bidez egin nahi dutenek, Lagun Onaken webgunean egin beharko dute izen-ematea, bertan eskatzen diren datu guztiak betez. Izen-ematea Garmendipeko bulegoetan egin nahi dutenek, aldiz, iraileko astearte eta asteazken guztietan izango dute horretarako aukera, 17:30etik 18.30era bitartean.