Giro ederrean ospatu dute Xoxoteko aterpearen lehenengo urteurrena

Uztarria.eus 2019ko ira. 2a, 00:55

Gaur, igandea, Xoxoteko aterpearen lehen urteurrena ospatu dute, iazko irailaren 1ean hartu baitzuten hain justu Beni Odriozolak eta haren lantaldeak Xoxoteko aterpea kudeatzeko ardura. Hainbat ekitaldi izan da egunean zehar, eta giro polita nagusitu da. Jan-edanerako aukera izan dute Xoxotera joan direnek, paella erraldoia egin baitute aterpean. Horrez gain, hainbat kontzertu ere izan da; besteak beste, Oreka TX, Maider Zabalegi eta Eskilarapeko Jazz 4 taldea igo dira agertokira.

Hona hemen gaurko argazki bilduma: (Argazkiak: Beni Odriozola)