Askotariko ekintzak, Goikokaleko festei amaiera emateko

Uztarria.eus | Festak
2019ko abu. 31a, 18:18

Azken txanpan dira Goikokaleko San Agustin festak, baina eguna amaitu arte ospakizunek ez dute etenik izango han. Atzo, ostirala, dardo txapelketan aritzeko aukera izan zuten hainbat lagunek Fideo de Mileto tabernan, eta biharamunean askotariko ekintzek hartu dute kalea. Eguerdian, txupinazoarekin eman diote hasiera egunari, eta ondoren, mokadurako dozenaka lagun elkartu dira. Arratsaldean, berriz, Goikokaleko Mus Txapelketa jokatu dute Sanagustin kulturgunean, eta ondoren, umeak izan dira protagonista; horientzako jolasak prestatu dituzte antolatzaileek, eta primerako giroa nagusitu da iluntzera bitartean.

Asteazkenean, bazkariarekin hasi zituzten sanagustinak Goikokalen, eta amaitu ere jan-edanak egingo dute hango bizilagunek. Izan ere, gauean parrilladarekin agurtuko dituzte festak, eta ondoren JIM trikitilarien emanaldia izango da.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu