Astelehenean irekiko da Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abu. 30a, 17:52

Datorren astelehenean, irailak 2, zabalduko dute Juan Antxieta musika eskolako matrikulazio epea, eta plazak amaitu bitartean eman ahalko da izena bertan. Astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era egon da bulegoa zabalik; ostiraletan, berriz, 10:30etik 12:30era. 2019-2020 ikasturtea irailaren 9an hasiko dute.

Juan Antxieta musika eskola.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ikasturte berriari ekiteko prest daude Juan Antxieta musika eskolako kideak, 2019-2020 ikasturtea irailaren 9an hasiko dute, eta matrikulazio epea datorren astelehenean, irailak 2, zabalduko dute. Izena emateko epea plazak amaitzen direnean itxiko dute. Interesatuek astelehenetik ostiralera eman ahalko dute izena musika eskolan bertan, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era. Ostiraletan, berriz, goizez bakarrik egongo da irekita bulegoa, 10:30etik 12:30era. 

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu