Ohiko ordutegira itzuliko da Udal Liburutegia astelehenean

Uztarria.eus 2019ko abu. 30a, 17:11

Astegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara izango da irekita. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

Irailean sartzearekin bat berreskuratuko du ohiko ordutegia Udal Liburutegiak, eta datorren astelehentik aurrera honako ordutegi hau izango dute Enparan Dorretxean: astegunetan, goizez 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute, eta arratsaldez, 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara artean eskainiko dute zerbitzua.