Astelehenetik aurrera neguko ordutegia izango dute Lurraldebuseko autobus zerbitzuek

Uztarria.eus 2019ko abu. 30a, 13:27

Azkoitia eta Donostia lotzen dituen lineakoek orduerdiroko maiztasuna berreskuratuko dute. Azkoitia-Zarautz, Zumarraga-Zumaia, Beizama-Azpeitia eta Zestoa-Ermua ibilbideetan, berriz, ordubetero izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera.

Irailarekin batera berreskuratu dute neguko ordutegia Azpeitiari dagozkion Lurraldebuseko autobus zerbitzuek.

Horrenbestez, astelehenetik, irailaren 2tik, aurrera orduerdiroko maiztasuna izango du Azkoitia eta Donostia lotzen dituen lineako autobusak, astegunetan. Era berean, Azkoitia-Zarautz (UK03), Beizama-Azpeitia (UK04), Zestoa-Ermua (UK05) eta Zumarraga-Zumaia (UK06) ibilbideak egiten dituzten autobusei dagokienez, ordubetero izango da zerbitzua astelehenetik ostiralera.

Ordutegien inguruko xehetasun guztiak, hemen