Xoxoteko aterpearen lehen urteurren festa antolatu dute iganderako

Uztarria.eus 2019ko abu. 28a, 14:25

Irailaren 1ean urtebete beteko da Beni Odriozolak eta haren lantaldeak Xoxoteko aterpea kudeatzeko ardura hartu zutela. Igandean urtemuga festa izango da Xoxoten: Oreka TX, Maider Zabalegi eta Eskilarapeko Jazz 4 taldea izango dira bertan, baita Jurgi Iturarte eta Izaro Oleaga trikitilariak ere. Umeentzako jolasak ere izango dira, eta bazkaritarako paella erraldoia prestatuko dute.

Beni Odriozolak eta haren lantaldeak joan zen irailaren hasieran hartu zuten Xoxoteko aterpea kudeatzeko ardura, eta ordutik urtebete pasatu dela eta, lehen urtemuga festa antolatu dute. Igandean, irailaren 1ean, egun osoko festa izango da Xoxoten; izan ere, hainbat kontzertu eta bazkaria antolatu dituzte aterpearen arduradunek. Oreka TX, Maider Zabalegi eta Eskilarapeko Jazz 4 taldea izango dira bertan, baita Jurgi Ituarte eta Izaro Oleaga trikitilariak ere. Umeentzako jolasak ere izango dira, eta bazkaritarako paella erraldoia prestatuko dute.