Juan XXIII auzoko 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun etxebizitzen etxaurrea konpontzen ari dira, eta hori dela eta, arratsaldean itxita egon da Zelai Luzetik Eroski aldera doan errepidea. Lanak egin ahal izateko, garabi bat baliatu dute beharginek, eta horrek bidea oztopatzen zuelako moztu dute errepidea. Lehenik, etxebizitzen etxaurrea konponduko dute, eta ondoren, hormak margotuko dituzte. Bi aste inguru iraungo dute lanek, eta bitarte horretan, tarteka itxita egongo da aurrez aipatutako errepide zatia.