Aiora Olaizola: "Harrerako lanean ezinbestekoa da adeitasuna eta pazientzia"

Uztarria.eus 2019ko abu. 29a, 11:30
Aiora Olaizola.

Kanpin bateko harreragilea da Aiora Olaizola, eta Uztarria herri aldizkariaren 219. zenbakian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Mailo Oiarzabal kazetariak egindako galderak.

Bezeroen ohiko eskaera?

Turismo informazioa.

Denda, bungalow-a edo karabana?

Sasoiaren arabera, baina partzelak gehiago.

Bezeroak, nongoak?

Asteburuetan, euskaldunak. Bestela, atzerritar jubilatuak.

Harrerako lanean ezinbestekoa da...

Adeitasuna eta pazientzia.

Ekaitz egunetan, lan gehiago?

Kanpin dendetan daudenekin, bai.

Zer bilatzen dute bezeroek?

Gurean, lasaitasuna.

Eta zer da gehien eskertzen dutena?

Langileon laguntzeko prestutasuna eta garbitasuna.