"Segurtasuna bemartzeko", baserri bideak konpontzen ari da udala

Uztarria.eus 2019ko abu. 27a, 12:35

Udala hainbat auzotako baserri bideak konpontzen ari da abuztuan. Txabarrena eta Elosu baserrien arteko errepidea konpontzeaz gain, hamahiru metroko eskoilera edo harri-lubeta egin dute. Horrez gain, baina, Anduti eta Otalastegi arteko bidea eta Aitzumarriaga Goikoa zein Pagotxeta arteko bideko hainbat zatitan ere egingo dituzte asfaltatze lanak. Bestalde, Enparangain eta Korostieta arteko errepidean bionda jarriko dute, "segurtasuna bermatzeko. Udalak abuztuetan egin ohi ditu gisa horretako lanak, eta aurten ere ari da egiten, horretarako partida jakin bat duelako. Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako batzordeburuak azaldu duenez, udalarentzat "ezinbestekoa" da landa eremuko herritarren bizi kalitatean eta segurtasunean eragitea". Lanen aurrekontua 80.197 eurokoa da.