Bi autok talka egin dute Azpeititik Urrakirako bidean

Uztarria.eus 2019ko abu. 26a, 18:15

15:45 aldera gertatu da ezbeharra, Gi-3740 errepidean, eta bi lagun arin zauritu dira; horietako bat Zumarragako Ospitalera eraman dute. Istripuaren ondorioz, itxita izan da errepidea, baina dagoeneko (18:00) zabaldu dute.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur arratsaldean Azpeititik Urrakirako bidean, Gi-3740 errepidean. Bi ibilgailuk talka egin dute 15:45 aldera, eta ondorioz, bi lagun arin zauritu dira. Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharraren gunera, eta zaurituetako bat Zumarragako Ospitalera eraman dute. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, errepidea itxita izan ostean, zabaldu dute (18:00).