Elaia eta June Elorzak irabazi dute Ergobiako Dantza Suelto Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko abu. 25a, 14:19

Elaia eta June Elorza ahizpek irabazi zuten atzo, abuztuak 24, bikote gazteen Ergobiako Dantza Suelto Txapelketa. 16 urtetik beherako bederatzi bikotek parte hartu zuten, eta epaimahaiaren aburuz, azpeitiarrak izan ziren nagusi. Horiek 120 euro eta oroigarria eskuratu zituzten. Bigarren sailkatu zen bikotea ere bi azpeitiarrek osatutakoa zen; izan ere, Enaitz Segurolak eta Malen Arrizabalagak eskuratu zuten postu hori. Hirugarren, berriz, Lezoko Mikel Esnaola eta Ane Anuariz izan ziren. Argazkian Elaia eta June Elorza oroigarriekin.