Ate joka dira Goikokaleko San Agustin festak

Uztarria.eus 2019ko abu. 26a, 11:09
Iazko Goikokaleko bazkariko irudia.

Asteazkenean, San Agustin egunez, kale horretako bizilagunek bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean. Ostiralerako dardo txapelketa prestatu dute festen antolatzaileek, eta zapatuan hainbat ekitaldi izango da, hala nola mokadua, mus txapelketa, umeentzako jolasak eta parrillada.

San Agustin festak iristear dira Goikokalera; izan ere, asteazkenean, San Agustin egunez, hasiko dute jaietarako prestatu duten egitaraua, kale horretako bizilagunek Sanagustin kulturgunean egingo duten bazkariarekin. Festei ostiralean eta zapatuan emango diete segida. Ostiralean, dardo txapelketa egingo dute 22:30ean hasita, Fideo de Mileto tabernan, eta zapaturako egun osoko egitaraua antolatu dute. 12:00etan botako dute suziria Goikokaleko plazan, eta ondoren, mokadua egingo dute bertan. Gainera, zozketak ere egingo dituzte, urtero moduan. Arratsaldean, IV. Goikokaleko Mus Txapelketa izango da Sanagustinen, eta 17:00etan umeentzat jolasak. Egunari bukaera emateko parrillada eta trikitilarien emanaldia izango dira.

Hona hemen, festetarako prestatu duten egitaraua:

Abuztuak 28, asteazkena

14:30. Bazkaria egingo dute, Sanagustin kulturgunean.

Abuztuak 30, ostirala

22:30. Dardo txapelketa, Fideo de Mileto tabernan.

Abuztuak 31, zapatua

12:00. Txupinazoa, Goikokaleko plazan.

12:30. Mokadua eta zozketa.

15:30. IV. Goikokaleko Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean.

17:00. Umeentzat jolasak eta txokolatada.

20:30. Parrillada.

Ondoren, JIM trikitilariak.