Oporren ostean, zabalik da udal liburutegia

Uztarria.eus 2019ko abu. 19a, 13:04

Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da erabilgarri liburutegi zerbitzua; zapatu goizetan itxita izango da. Irailaren 2tik aurrera ohiko ordutegian izango da zabalik liburutegia.

Oporren ostean, gaur, abuztuak 19, zabaldu dute berriro udal liburutegia. Udako ordutegia izango du eraikinak abuztuan; hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da erabilgarri liburutegi zerbitzua, eta larunbat goizetan itxita izango da. Irailaren 2tik aurrera, berriz, ohiko ordutegia izango du Enparan Dorretxean kokatuta dagoen liburutegiak.