Maila oso ona erakutsi dute Iokin Agirrek eta Arantzazu Aranetak, Fiteroko rallyan

Uztarria.eus 2019ko abu. 19a, 12:25

Joan zen zapatuan Fiteroko X. Rallya izan zen, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Iokin Agirre eta Arantzazu Araneta azpeitiarrek. Gainera, maila oso ona erakutsi zuten horiek; izan ere, sailkapen orokorrean bosgarren sailkatu ziren. Are gehiago, Euskal Herriko rallyen txapelketarako puntuagarria zen Fiteroko proba, eta azpeitiarrak hirugarren parte-hartzailerik azkarrenak izan ziren. Hori dela eta, ehun euroko diru saria eskuratu zuten. Argazkian, eskuinetik hasita, Agirre eta Araneta.