Gizon bat zauritu da Oñatz auzoan, zezen batek kolpea emanda

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko abu. 18a, 12:04

Ertzaintzaren arabera, itxituratik ihes egin du zezenak, eta orduan izan da gertaera. Uneotan gertaeraren lekuan ari dira gizona artatzen, eta Ertzaintza ihes egin duen zezenaren bila ari da.

Gizon bat zauritu da Oñatz auzoan, zezen batek kolpatuta. Ertzaintzaren arabera, itxituratik ihes egin du zezenak, eta orduan izan da gertaera. Hain zuzen ere, poliziak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 11:40 aldean jaso dute larrialdi zerbitzuek deia, eta Ertzaintza eta bi anbulantzia bertaratu dira gertaeraren lekura. Uneotan gertaeraren lekuan ari dira gizona artatzen. Ertzaintzak adierazi duenez, zezenak itxituratik ihes egin du, eta haren bila ari dira uneotan.

Bidali:  

Erantzunak

Aldapa1 | 2019-08-18 : 13:04

Itxituratik ihes eginda izango zen oraingo ontan, baina iate parean itxituratik gabe ibiltzen dira zezena eta behiak beti...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu