Enaitz Alberdi bigarren izan da Goiazko II. Trikitilari Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko abu. 17a, 13:28

Enaitz Alberdi azpeitiarrak eta Araitz Etxaniz azkoitiarrak osatutako bikoteak bigarren egin zuen Goiazko II. Trikitilari Txapelketan. Joan zen abuztuaren 15ean izan zen lehia, eta sei bikotek parte hartu zuten. Azpeitiko, Azkoitiko, Hernaniko, Errezilgo, Zestoako, Lazkaoko nahiz Arrasateko trikitilariak izan ziren agertokian, eta jendetza bertaratu zen saioa ikustera. Epaimahaia Jagoba Urangak eta Aiora Irazustak osatu zuten, eta haiek hala erabakita, Irati Arzelus lazkaotarrarentzat eta Mirari Plazaola arrasatearrarentzat izan zen lehen saria. Bigarren saria jaso zuten Alberdik eta Etxanizek.

Azpeitiarrak protagonista bihurtuko dira berriz ere Goiatzen. Hain zuzen ere, igandean, herri kirol desafioa jokatuko dute Azpeitiko sokamutilen taldeak eta Goiazko gazte talde batek.