Mantentze lanak bukatuta, zabalik da estalitako igerilekua

Uztarria.eus 2019ko abu. 16a, 13:08

Abuztuaren 31 bitartean egunero izango da zabalik: astelehenetik zapatura, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute; igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara izango da erabilgarri.

Urtero legez, abuztuko hainbat egunetan mantentze lanak egin dituzte barruko igerilekuan, eta gaur arte itxita izan da gunea. Dena den, gaur, abuztuak 16, zabaldu dute berriro. Horrenbestez, gaurtik abuztuaren 31ra bitartean honako ordutegi hau izango du estalitako igerilekuak: astelehenetik zapatura, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara izango da erabilgarri. Igerilekuaren eraikinean kokatuta dauden saunak eta gimnasioa ere egunero egongo dira zabalik abuztuan.