Erika Olaizolak 'Kartzela' webseriean parte hartu du

Uztarria.eus 2019ko abu. 16a, 10:53

Erika Olaizola (Azpeitia, 1989) aktoreak oraintsu grabatu berri duten Kartzela webseriean parte hartu du. Barakaldoko BECen egin dituzte grabaketak; izan ere, Interneterako ekoiztutako telesailak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ondoren BECen harrapatuta gelditzen diren pertsonen istorio bat du oinarrian.

Olaizolaz gain, Ainhoa Etxeberria, Sambou Diaby, Iratxe Urkiaga, Juanen Saralegi eta Amaiur Epher dira telesaileko aktoreak, eta ekoizpena EITBren webgunean emango dute urtearen bukaera aldean. Hamar minutuko zazpi atal izango ditu Hiru Damatxok ekoiztutako webserieak. Gidoiaz Lander Arretxea, Nerea Ibarzabal eta Beñat Iturrioz arduratu dira, eta Peru Isasi da lanaren zuzendaria.