Abuztuko astegunetan autobus zerbitzu gehiago izango dira Azpeitia eta Donostia artean

Uztarria.eus 2019ko abu. 15a, 16:05

Proba moduan hartu dute neurria, eta ondorioz, astelehenetik ostiralera, goizez, ohikoa baino joan-etorri gehiago egingo dituzte UK01 eta UK06 lineetako autobusek.

Lurraldebusek autobus zerbitzu gehiago jarriko ditu abuztuan Azkoitia eta Donostia artean, UK01 eta UK06 lineetan. Proba moduan hartu dute neurria, eta ondorioz, astelehenetik ostiralera, goizez, ohikoa baino joan-etorri gehiago egingo dituzte autobusek.