Salgai jarri dituzte IX. Euskal Herria Kopako finalerako sarrerak

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko abu. 13a, 17:11

Abuztuaren 24an jokatuko dute finala Athletic-en eta Realaren emakumeen talde nagusiek Garmendipe futbol zelaian. Internet bidez eskuratu daitezke finalerako sarrerak zortzi euroren trukean. 14 urtetik beherakoek eta Lagun Onaken bazkideek partida doan ikusi ahalko dute.

Abuztuaren 24an, larunbatez, IX. Euskal Herria Koparen finala hartuko du Garmendipe futbol zelaiak, eta Euskal Herria Kirolak dagoeneko salgai jarri ditu Athletic-en eta Realaren emakumeen talde nagusiek Azpeitian jokatuko duten finalerako sarrerak. Internet bidez eskuratu daitezke finalerako sarrerak zortzi euroren trukean, eta finalaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira Garmendipeko leihatilan. 14 urtetik beherakoek eta Lagun Onaken bazkideek, berriz, partida debalde ikusteko aukera izango dute. 16:00etan hasiko da norgehiagoka

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu