Andramaixek direla eta, Azpeitira itzultzeko autobus zerbitzu bereziak izango dira

Uztarria.eus 2019ko abu. 12a, 16:39

Abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an hainbat autobus zerbitzu izango dira gauerditik goizaldera bitartean. Autobusak Xabier Munibe geltokitik aterako dira. Abuztuaren 17an, berriz, UK45G eta UK46G autobusek ohiko zerbitzuak eskainiko dituzte gauez.

Etzi, abuztuak 14, hasiko dira Azkoitiko Andremari jaiak, eta hilaren 18ra bitartean, ia egunero gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Zumaia artean. Horiek guztiek Azpeitian ere egingo dituzte geldialdiak, eta beraz, Azkoititik Azpeitira autobusez itzultzeko hainbat aukera izango dute herritarrek.

Abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an Azkoitia eta Zumaia artean hiru autobus zerbitzu eskainiko ditu Lurraldebusek: 01:30ean 03:30ean eta 05:30ean. Dena den, Azkoitia eta Azpeitia artean beste zerbitzu batzuk ere izango dira egun horietan: 0:40an, 02:40an eta 04:40an aterako dira autobusak Azkoititik. Abuztuaren 14an, gainera, beste zerbitzu bat ere izango da: 06:40an. Horiek denak Xabier Munibe geltokitik aterako dira –Aizkibel liburutegi ondoko geltokia–.

Abuztuaren 17an, berriz, UK45G eta UK46G autobusek ohiko zerbitzuak eskainiko dituzte gauez.