Mila Altuna bidelagunak Gorka Fernandez bidelariaren bisita jaso du aurten ere

Uztarria.eus | Euskara
2019ko abu. 13a, 09:43

Urteak dira Mila Altuna azpeitiarra eta Gorka Fernandez barakaldarra Mintzanet egitasmoan parte hartzen hasi zirela. Altuna bidelaguna da, eta Fernandez bidelaria, eta rol horiek hartuta Internet bidez elkarrekin euskaraz hitz egiten aritzen dira duela bost urtetatik. Azken lau urteetako gisan, Fernandez Altuna bisitatzera etorri da Azpeitira. Bidelaria Sevillan bizi da, eta oraingo honetan ere San Martin egoitzan elkartu da bidelagunarekin.

Mila Altuna San Martin egoitzako egoiliarra da, eta ez da Euskal Herrian adinekoen egoitzetan bizi den Mintzaneteko parte-hartzaile bakarra, baina bai aitzindaria. Hain zuzen ere, Azpeitiko San Martin egoitzakoak izan ziren Mintzaneten parte hartzen hasi ziren lehen egoiliarrak. Mintzanetek euskaldunak (bidelagunak) eta euskara ikasten ari direnak (bidelariak) Internet bidez harremanetan jarri eta horiek euskara praktikatzea du helburua. 

(Argazkia: Mintzanet)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu