Oier Ibargurenek denboraldiko laugarren garaipena lortu du Muxikan

Uztarria.eus 2019ko abu. 10a, 12:17

Oier Ibarguren txirrindulariak 43. San Roman Saria irabazi zuen atzo Muxikan (Bizkaia). Baque ideus BH taldeko azpeitiarra bakarrik iritsi zen helmugara eta 11 segundo atera zizkion bigarren sailkatu zen Iker Ballarini (Goierriko TB-Laboral Kutxa); Iñigo Elosegi (Lizarte) izan zen hirugarrena, 12 segundora. 23 urtez azpikoen Lehendakari sariketako hamargarren lasterketa zen Muxikakoa, eta atzokoarekin sasoi honetako laugarren garaipena pilatu du Ibargurenek, Beasaingo Loinaz Sarian, Castellon eta Leongo Itzulian lortutakoen ondotik. Garaipen horiei gehitu behar zaie Espainiako Txapelketan lortu zuen brontzezko domina.

Argazkian, Ibarguren Muxikako helmugara iristen. (Baque-ideus-BH Team)