Basazabal jauregian bisita gidatua egiteko aukera izango da igandean

Uztarria.eus 2019ko abu. 9a, 12:34
Bisitariak Basazabalen, martxoan egin zuten beste saio gidatu batean.

12:00etan hasiko da Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan egingo duten bisita. Parte hartu nahi dutenek ordurako bertara agertzea besterik ez dute.

Basazabal jauregia ezagutzeko parada izango da igande honetan, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatu duten bisita gidatuarekin. Eraikinaren nondik norakoak ezagutzearekin batera, "Azpeitiaren historiaren une garrantzitsu askoren berri izateko aukera" ere izango dela azaldu dute antolatzaileek.

12:00etan jarri dute bisita gidatua egiteko hitzordua. Aurrez izena eman beharrik ez dago; parte hartu nahi dutenek nahikoa izango dute ordurako azaltzea.