Ignacio Arakistain, Donostiako Musika Hamabostaldian

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abu. 9a, 08:59

Asteartean Gail Archerrek Loiolan eman zuen kontzertua aurkeztu eta AEBetako musikariaren laguntzaile lanak bete ondoren, atzo asteartean Archerrek bete zuen lan bera betetzea egokitu zitzaion Ignacio Arakistain azpeitiarrari, Tolosan. Santa Maria parrokian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren organo zikloaren azkenaurreko kontzertua eman zuten Arakistainek eta Musikenen ikaskide duen Mikel Ansola markinarrak. Harrera onik ez zuten falta izan organo-jotzaile gazteek, 240 bat lagun elkartu baitziren Tolosako parrokian haien kontzertua entzuteko.

Argazkian, Ignacio Arakistain, atzo, Tolosako Stoltz Freres organoarekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu