Etorkizuna morez idazteko gonbidapena Erdikalean

Uztarria.eus 2019ko abu. 8a, 12:31

Horma irudi berri bat ikus daiteke atzo arratsaldetik Erdikalean. Saninazioetan eguraldiagatik bertan behera utzi zuten Emakumeok Plazara ekitaldia berreskuratuta, gazte talde batek murala margotu zuen atzo. Ordubete eskasean bukatu zituzten lanak, eta argazkietan ikus daiteke emaitza. Emakume altxa. Hasi da iraultza! Tinta morez idatzi etorkizuna! irakur daiteke muralean, koloreztatutako paretaren gainean, ukabilak altxatuta eta zuri-beltzez margotutako emakumeen irudiaren ondoan.