Gaueko autobus bereziak jarriko dituzte Donostiako jaietako joan-etorrietarako

Uztarria.eus 2019ko abu. 8a, 10:57

Azpeititik Donostiara joateko autobusa izango da gauerdian, eta Donostiatik Azpeitira itzultzekoa 01:05ean. Etzitik hilaren 17a arte emango du zerbitzu hori Lurraldebusek.

Aurten ere autobus zerbitzu bereziak iragarri dituzte La Guipuzcoanak eta Lurraldebusek Donostiako Aste Nagusia dela eta. Bi dira, hain zuzen, jarriko dituzten zerbitzu bereziak: Azpeititik Donostiara joateko autobusa izango da gauerdian, eta Donostiatik Azpeitira itzultzekoa 01:05ean. Zerbitzu horiek egunero emango dituzte Donostiako jaiek irauten dten bitartean, etzi hasi eta hilaren 17a arte.

Halaber, Aste Nagusiko egun horietan Donostian geltoki aldaketak izango direla ere aurreratu dute. Horrela, 21:30etik aurrera, Askatasunaren Hiribideko ohiko geltokia bertan behera utzi eta Zubieta kaleko 50. zenbakiaren parean geldituko dira autobusak.