Zezen plaza, euskal pentatloirako prestatzen

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko abu. 7a, 09:15

Euskal pentatloia jokatuko dute irailean herriko zezen plazan, eta lanean ari dira egunotan plaza kirol ekitaldi horretarako prestatzen. Izan ere, besteak beste, hondar azpian ezkutatuta gelditzen den probalekua atondu beharko dute herri kirolen jarduerarako. Iaz berreskuratu zuten euskal pentatloia eta aurten indartuta dator. Kirolari gehiagok eman dute izena, hamabik guztira, eta hori dela eta, bi egunetan jokatuko dute: irailaren 7an finalaurrekoa edo sailkapen saioa jokatuko dute, eta 21ean finala jokatuko dute lehen saioko sei onenek. Kepa Peñagarikano pilotari ohia izango da aurten Euskal Pentatloi Txapelketan lehiatuko den azpeitiar bakarra.

(Argazkia: Egoitz Arruti)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu