Gail Archerren kontzertuaz gozatu dute musikazaleek

Uztarria.eus 2019ko abu. 7a, 12:29

Ehun bat lagun elkartu ziren atzo iluntzean Loiolako basilikan, Gail Archerren organo kontzertua entzuteko. AEBetako organo-jotzaile, koru zuzendari eta musika irakasleak bere maisutasuna erakutsi zuen, Donostiako Musika Hamabostaldiaren organo zikloaren barruko emanaldian. Ignacio Arakistain eta Itziar Urbieta organo-jotzaile azpeitiarrak izan zituen ondoan kontzertuan Archerrek, laguntzaile gisa.