Josetxo Breyk Baliko abesbatza txapelketa irabazi du, Landarbaso taldearekin

Uztarria.eus | Kultura
2019ko abu. 3a, 11:30

Uztailaren 23tik 27ra bitartean jokatu dute Baliko Nazioarteko VIII. Abesbatza Jaialdia, eta Errenteriako Landarbaso abesbatzak bi urrezko sari irabazi ditu: hain zuzen ere, erlijio musikaren eta koru mistoen arloetan gailendu da taldea.

Landarbaso abesbatza. (Gaztezulo)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Baliko Nazioarteko VIII. Abesbatza Jaialdia irabazi du Errenteriako Landarbaso abesbatzak, eta talde horretan da Josetxo Brey azpeitiarra. Joan den astean, uztailaren 23tik 27ra bitartean, jokatu zuten txapelketa, Indonesiako Bali probintzian, eta guztira, ehun abesbatza baino gehiagok parte hartu zuten jaialdian; horien artean, Landarbaso izan zen Europako ordezkari bakarra. Erlijio musikaren eta koru mistoen arloetan lehiatu zen Landarbaso, eta bi lehia horietan urrezko sariak eskuratu zituen. Gainera, Gran Prix saria ere Landarbasorentzat izan zen. Lehendik ere nazioarteko beste hamalau sari irabaziak ditu Landarbaso abesbatzak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu