Jagoba Beobide Finlandiako Rovaniemen Palloseura taldeak fitxatu du

Uztarria.eus 2019ko abu. 3a, 13:46

Futbolari azpeitiarrak hiru hilabeteko hitzarmena sinatu du Rovaniemen Palloseura taldearekin, azaroan amaituko baita Finlandiako Veikkausliiga liga. Momentuz, ordura arte arituko da han. 

Jagoba Beobide (Azpeitia, 1987) futbolaria Finlandiako lehen mailako Rovaniemi Palloseura taldean ariko da aurrerantzean. Burgos CF taldearekin zuen kontratua amaitu ostean, talderik gabe zegoen azpeitiarra, eta egoera horretan, Finlandiara joateko aukera suertatu zaio. Momentuz, hiru hilabeteko kontratua sinatu du klub horrekin; izan ere, azaroan amaituko da Finlandiako Veikkausliiga liga, eta momentuz, ordura arte arituko da talde horrekin. Asteartean iritsi zen Beobide Finlandiara, eta uneotan, taldea ezagutzen eta etapa berrian murgiltzen ari da. Besteak beste, Burgos, Alaves, Real Union, Racing eta Cordoba taldeak igaro ditu futbolariak azken urteetan.