Zozketarekin itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak

Uztarria.eus 2019ko abu. 2a, 12:39

Atzo gauean itxi zuen festetako tonbola Uztarria Komunikazio Taldeak. Urtero bezala, tonbola ixtearekin batera egin zen aurtengo lau sari berezien zozketa. Zenbaki saridunen jabeek irailaren 2tik 13ra joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila; lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda irailaren 16tik 27ra zabalduko da.

Atzo gauean itxi zituen Uztarria Komunikazio Taldeak aurtengo saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolaren ateak.

Zenbaki saridunak

Honako hauek dira zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4015
  • Ordezko zenbakia: 8696

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 9731
  • Ordezko zenbakia: 1851

Netbooka, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4613
  • Ordezko zenbakia: 7898

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi plazako 1. zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 2tik 13ra. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko, irailaren 16tik 27ra.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.