Zortzi urte kultura ereiten

Urola Kostako Hitza | Kultura
2019ko abu. 1a, 11:20

Zortzi urte bete ditu Sanagustin kulturguneak. Egindako lana ahaztu gabe, proiektu berriak sustatzea eta sormenean nahiz transmisioan eragitea du helburu Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kulturaz kooperatibak.

Orain dela zortzi urte pasatxo, 2011ko uztailaren 22an, zabaldu zituzten Sanagustin kulturgune osatuaren ateak –2010eko abenduaren 11n inauguratu zuten–. Orduz geroztik egin du euririk, eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren kooperatibak edukiz jantzi du gunea. Kooperatibako bazkide dira kultur talde, sortzaile, norbanako eta langile hainbat (egun 26).

Zortzi urteotan abiadura ikaragarrian hazi da Azpeitiko kultur sorkuntza nahiz jarduna. Horren erakusgarri dira honako datu hauek: 1.340 kultur ekitaldi antolatu ditu Kulturazek, 270.000 ikus-entzule baino gehiago izan dira ekitaldi horietan eta 40 kultur proiektu sustatu ditu kooperatibak.

Zortzi urteotako ibilbidearen balorazio "positiboa" egin du Xabier Aranbarri (Azpeitia, 1970) Kulturazeko kudeatzaileak. "Txiki-txikitik hasi ginen. Argi genuen helburua: Sanagustin izeneko azpiegitura bat kudeatu behar genuen, herriarekin, Kultur Mahaiarekin eta gizarte eragileekin batera".

Hasierako urteak ekonomikoki "gogorrak" izan zirela eta egokitzen pasatu zituztela azaldu du hark: "Herriko sortzaileen eta kanpokoen kontzertuak, antzerkiak, dantza emanaldiak… uztartzen saiatu ginen. Baina ikusi genuen euskarazko kulturak behar handiagoak zituela". Hain zuzen ere, proiektu jakin batzuk jorratzeko "beharra" sumatu zuten, kultura modu integralean lantzeko: "Jendea ekitaldietara erakartzeko lanetan hasi ginen, eta hortik etorri ziren Kultur Bonoaren proiektua, Aitzealdenk! jaialdia, Oholtzaberri… Ikusgarritasuna ez ezik, sormena eta transmisioa ere lantzen ari gara".

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren atarian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu