2019ko santioak eta saninazioak

Festa giroan jarraitzen dute San Inazio eguneko arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 31a, 20:59

Goizean ez ezik, arratsaldean ere festa giroan murgilduta jarraitzen dute herrian. 15:00 aldera, urteroko bazkaria egin dute txomingeroek, eta bazkalorduko atsedenaren ostean, arratsaldeko ekitaldiak hasi dira. 17:00etan, puzgarriak izan dira plazan, eta pixka bat beranduago, zezen txikiekin jolasean aritu da hainbat herritar Done Jakue kalean. Zezen plazan berriz, lehen zezenketa ikusteko aukera izan dute zezenzaleek, eta haren aurkakoek elkarretaratzea egin dute kanpoan, Oñatz elkarteak deituta. Hori dela eta, tentsio uneak bizi izan dira gune horretan.

Zezenketak amaitzean, Oria txarangaren emanaldia izan da, eta gauean ere izango da zertaz gozatua. Hona hemen egitaraua:

22:00. Jotakie taldearen kontzertua, txosnetan.

22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz frontoian. Lehen partidan, Alberdi eta Zabala Egiguren V.aren eta Erostarberen kontra ariko dira. Bigarrenean, berriz, Olaizola II.ak eta Rezustak Altuna III.aren eta Albisuren kontra neurtuko dituzte indarrak.

23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik.

23:30. Celtas Cortos taldearen kontzertua, plazan.

22:30. Saltoka taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Crudas Cubensi taldearen kontzertua, txosnetan.

02:30. DJ Albaren emanaldia, txosnetan.

Bihar, San Inazio bigarrena

Bihar, San Inazio bigarrena ospatuko da Azpeitian, eta hau da prestatu duten festa egitaraua:

09:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Ziekoko gaiteroen eskutik.

10:15. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, plazan.

Ondoren, korporazioan joango dira Loiolara.

11:00. Meza nagusia, basilikan.

12:00. II. Gixau Txapelketa, plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

15:00. Gixau-jana, Azoka Plazan.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:00. Emakumeok plazara, ekitaldia.

18:30. Zezenketa.

18:30. Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian.

19:00. Los Pasai txarangaren emanaldia.

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Bultz taldearen txosnetan.

Ondoren, Ernairen ekitaldia, txosnagunean.

23:30. La Mare eta Esne Beltza taldeen kontzertuak, plazan.

01:00. Afu taldearen kontzertua, txosnetan.

03:00. Tasound System taldearen kontzertua, txosnagunean.