2019ko santioak eta saninazioak

Hainbat haur eta gazte joan da barraka egunera

Uztarria.eus 2019ko uzt. 29a, 20:03

Umeen barraka eguna da gaur, astelehena, eta herriko hainbat haur eta gazte joan da Betharram eraikineko jolastokira barraketan ibiltzera. Sarrera bakoitza normalean bi euro ordaindu behar izaten da, eta gaur, bidaia bakoitza euro baten truke eskuratu ahal izan dute herritarrek. Lapikoan, zapo saltarian nahiz autotxokeetan, besteak beste, gozatu ederra hartu dute gaztetxoek.

Hona hemen argazki bilduma: