2019ko santioak eta saninazioak

Ordu batzuk barru hasiko dira saninazioak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 29a, 21:30
Iazko txupinazoko irudi bat.

Bihar, asteartea, txupinazoarekin batera hasiko dira aurtengo saninazioak. Hiru egunez jarraian, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, eta festa giroak ez du etenik izango abuztuaren 2ra arte. Kontzertuak, kirol emanaldiak, jan-edanerako aukera zabala eta zezenak izango dira protagonista, besteak beste, datozen egunotan. 

Ordu batzuk besterik ez dira falta ofizialki saninazioak hasteko, eta laster murgilduko dira herritarrak festa giroan. Bihar, asteartea, San Inazio bezpera izango da, eta kolore arrosa nagusituko da herriko kaleetan. 11:00etan hamaiketakoa izango da plazan, eta 12:00etan udaletxetik txupinazoa botako dute Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek eta Lagun Onak futbol taldeko lagunek. Behin suziriak amaituta, Udal Musika Bandak, Izarraitz Txistulari elkarteak, Ziekoko gaiteroek eta erraldoiek nahiz buruhandiek kalejira egingo dute, baita Marea Arroxak ere. Hortik aurrera, egun osoan zehar ez da aspertzeko betarik izango Azpeitian; 15:00etan herri bazkaria izango da plazan, eta jarraian jolasak egingo dituzte txosnetan; 18:00etan bigantxak eta zezen txikiak ikusteko aukera izango da Done Jakue kalean, eta ordu berean Honolulu emanaldia ere izango da Olazko Andre Mariaren plazan. Gauean, berriz, 22:00etatik aurrera hainbat kontzertu entzun ahal izango dira txosnetan nahiz plazan, hala nola The Potes eta Hesian taldeenak.

San Inazio egunean ekitaldi erlijiosoak eta zezenak izango dira protagonista. 09:00etan izango den goiz eresiarekin hasiko da eguna, eta 10:10ean udal ordezkarien korporazioa izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara. Ondoren, prozesioa egingo dute, eta 11:00etan eukaristia izango da parrokian. 13:00etan, berriz, Udal Musika Bandak kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean. Jan-edanerako tartea ere izango da, Txomingeroen bazkaria izango baita 15:00etatik aurrera, Marea Arroxak antolatuta. Arratsaldean, 18:00etan zezen txikiekin jolasak izango dira Done Jakue kalean, eta orduerdi beranduago, saninazioetako lehen zezenketa egingo dute zezen plazan. Zezenketa baino apur bat lehenago, Oinatz talde animalistak kontzentrazioa egingo du zezen plazaren kanpoan. Iluntzean, berriz, kontzertuez eta su festez gain, pilota partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan, 22:30ean hasita. 

San Inazio bigarrena ere ekitaldiz beteta iritsiko da. Urtero legez, Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, plazan. Horren ostean, 11:00etan, meza nagusia izango da, Loiolako basilikan. Eguerdian, II. Gixau Txapelketa izango da plazan, eta ondoren, gixau-jana egingo dute txapelketan parte hartzen duten herritarrek Azoka Plazan. Arratsaldean, zezenez gain, Emakumeok plazara ekitaldia izango da 18:00etan, eta 18:30ean hasita emakumezkoen eskuzko pilota partidak ikusteko aukera izango da Frontoi Txikian. Gainontzeko egunetan bezala, abuztuaren 1ean ere askotariko kontzertuak izango dira herritar guztien gozamenerako; La Mare, Esne Beltza eta Afu taldeenak, besteak beste. 

Saninazioak abuztuaren 2an, ostirala, amaituko badira ere, hainbat ekitaldi egongo da egun horretan ere. 07:30ean bigantxak izango dira Done Jakue kalean, eta 08:30ean zumba emanaldia izango da. 09:00etan suziri eta danbatekoen amaituko dira ofizialki festak, baina arratsaldean hirugarren eta azken zezenketa izango da zezen plazan, eta 19:00etatik aurrera Gau Erdi txarangaren emanaldiaz gozatzeko aukera ere izango da. 

Uztailak 30, San Inazio bezpera

11:00. Hamaiketakoa, plazan.

12:00. Txupinazoa botako dute Azpeitiko Odol Emaileen elkarteko kideek eta Lagun Onak futbol taldeko kideek.

Ondoren, Udal Musika Bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Ziekoko gaiteroak eta erraldoiek nahiz buruhandiek kalejira egingo dute.

12:05. Marea Arroxaren kalejira.

15:00. Herri bazkaria, plazan.

17:00. Jolasak, txosnetan.

18:00-19:30. Bigantxak eta zezen txikiak, Done Jakue kalean.

18:00. Kantu Koloreren Honolulu emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.

18:30. Elektrotxufla elektrotxaranga.

19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan.

19:30-21:00. Burrunba elektrotxaranga.

22:00. The Potes, txosnetan.

23:00. Su festa, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

23:30. Hesian taldearen emanaldia, plazan.

23:30. Izer eta Alabier, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Ezten Giro taldearen erromeria, txosnetan.

 

Uztailak 31, San Inazio eguna

09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Ziekoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

10:10. Udal ordezkarien korporazioa, parrokiara.

10:30. Prozesioa.

11:00. Eukaristia, parrokian.

12:00. Urolatarrak txarangaren emanaldia.

12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

15:00. Txomingeroen bazkaria.

17:00. Gaztetxoentzat jolas parkea, plazan.

17:30. Oñatz elkarte animalistak deituta, elkarretaratzea.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:30. Zezenketa.

19:00. Oria txarangaren emanaldia.

22:00. Rukula taldearen kontzertua, txosnetan.

22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz frontoian. Lehen partidan, Alberdi eta Aranguren Egiguren V.aren eta Erostarberen kontra ariko dira. Bigarrenean, berriz, Olaizola II.ak eta Albisuk Altuna III.aren eta Zabaletaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik.

23:30. Celtas Cortos taldearen kontzertua, plazan.

22:30. Saltoka taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Crudas Cubensi taldearen kontzertua, txosnetan.

02:30. DJ Albaren emanaldia, txosnetan.

 

Abuztuak 1, San Inazio bigarrena

09:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Ziekoko gaiteroen eskutik.

10:15. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, plazan.

Ondoren, korporazioan joango dira Loiolara.

11:00. Meza nagusia, basilikan.

12:00. II. Gixau Txapelketa, plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

15:00. Gixau-jana, Azoka Plazan.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:00. Emakumeok plazara, ekitaldia.

18:30. Zezenketa.

18:30. Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian.

19:00. Los Pasai txarangaren emanaldia.

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Bultz taldearen txosnetan.

Ondoren, Ernairen ekitaldia, txosnagunean.

23:30. La Mare eta Esne Beltza taldeen kontzertuak, plazan.

01:00. Afu taldearen kontzertua, txosnetan.

03:00. Tasound System taldearen kontzertua, txosnagunean.

 

Abuztuaren 2a

06:00. Incansables txarangaren emanaldia.

07:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.

08:30. Zumba emanaldia.

Ondoren, gaupaseroen argazkia.

09:00. Suziri eta danbatekoak, herri jaien bukaera irudikatzeko.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

18:30. Zezenketa.

19:00-22:00. Gau Erdi txarangaren emanaldia.