Udal liburutegia itxita egongo da abuztuaren 18ra arte

Uztarria.eus 2019ko uzt. 30a, 11:47

Oporrak tarteko, atzo eguerdian itxi zuten liburutegia, eta abuztuaren 19an, astelehenez, zabalduko dute berriz ere. Abuztua bukatu arte, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita.

Udal liburutegia itxita egongo da abuztuaren 18ra bitartean. Oporrak tarteko, atzo eguerdian itxi zuten liburutegia, eta abuztuaren 19an, astelehenez, zabalduko dute berriz ere. Dena den, abuztua bukatu arte, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita. Irailaren 2tik aurrera, berriz, ohiko ordutegian izango da erabilgarri liburutegia.