Pasodoble doinuz bete zuen bandak igande gaua

Uztarria.eus | Festak
2019ko uzt. 29a, 12:09

Dozenaka lagun elkartu zen atzo gauean plazan Udal Musika Bandak kioskoan eman zuen pasodobleen kontzertuaz gozatzeko. Kioskoaren aurrekaldean jarritako aulki gehientsuenak beteta, plaza bueltako terrazetan edota zutik ere ez zuen entzulerik falta izan bandak. Arratsaldeko desenkajonamentutik bueltan, bihartik ostiralera izango diren zezenketetan zezen plazan entzun ahal izango diren hainbat pieza eskaini zituzten bandako musikariek igande gaueko emanaldian, Unai Frantzesena zuzendariaren aginduetara. Kontzertu horrekin bukatu zen Umeen Eguneko festa egitaraua.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu