Iñaki Jimenez izango da Juaristi ISBren entrenatzaile berria

Uztarria.eus 2019ko uzt. 29a, 10:55

Jimenezek Lolo Encinasen lekukoa hartuko du, eta Artetxek aurreko denboraldiko postu berean segituko du. Bestalde, Luis Agirrek gidatuko du Añares Rioja nesken lehen taldea 2019-2020 denboraldian.

Iñaki Jimenez eta Goar Artetxe izango dira Juaristi ISB taldearen entrenatzaileak 2019-2020 denboraldian. Jimenezek Lolo Encinasen lekukoa hartuko du, eta Artetxek aurreko denboraldiko postu berean segituko du. Jimenez zarauztarra da, eta hainbat talde entrenatu ditu azken urteetan. 

Bestalde, Luis Agirrek gidatuko du Añares Rioja nesken lehen taldea datorren denboraldian. Bigarren sasoiz jarraian gidatuko du azpeitiarrak taldea.