Bukatu da Pourra'2019

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko uzt. 28a, 22:12

Iñaki Berasategik (Erreiru taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Xabier Urbistondo (Artalokotxa) izan da bigarrena eta Iban Aranbarri Amenabar (Txipiron) hirugarrena. Beste hamar apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa etzi izango da, San Inazio bezperan, 20:00etan, Uztarriak Erdikalean jarria duen tonbolan.

Gaur, uztailak 28, bukatu da 2019ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan aurten Egan Bernal (Team Inneos) izan bada nagusi, Pourra'2019ren sari nagusia Iñaki Berasategik irabazi du, Erreiru taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Xabier Urbistondo izan da, Artalokotxa taldearekin, eta hirugarren saria Iban Aranbarri Amenabarrentzat izan da, Txipiron taldearekin. Pourra'2019k 224 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamar sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.344 euro, Erreiru, Iñaki Berasategi.
  • 2.goak: 896 euro, Artalokotxa, Xabier Urbistondo.
  • 3.goak: 448 euro, Txipiron, Iban Aranbarri Amenabar.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Ikax, Iker eta Unax Oiarzabal.
  • 13.goak: Ardo sorta, Duna, Xabier Azpillaga.
  • 42.goak: Ardo sorta, Lakute II, J.A. Aldalur.
  • 69.goak: Erreka Bike-n oparia, Kinttela, Xabier Azpillaga Etxaniz.
  • 100.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua, Lakute, J.A. Aldalur.
  • 136.goak: Ziklos Beniren oparia, Flash, Ane Mendinueta Bernaras.
  • 155.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Fiona, Ane Odria.
  • 177.goak. Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Bartolo, Aitor Aramendi.
  • 200.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Erreka Team, Joseba Albizu.
  • 224.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Ilobantzako saria, Joxino Aramendi.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.145,80 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 184,55 gutxiago.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu