Mikel Larrañaga aizkolaria bigarren sailkatu da Gipuzkoako Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 27a, 14:09
Mikel Larrañaga, atzoko saioan. (Ibon Errazu)

31 minutu eta 47 segundotan bete zituen lanak azpeitiarrak atzo Mendaron, txapela jantzi zuen Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak baino 21 segundo gehiago, hain zuzen.

Atzo jokatu zen Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketa, eta Mikel Larrañaga azpeitiarrak bigarren egin zuen Mendaroko Goiñati pilotalekuan jokatutako lehian. 54 eta 60 ontzako launa enbor eta 72 ontzako beste bi ebaki behar izan zituzten txapelketan parte hartu zuten sei lehiakideek. 31 minutu eta 47 segundotan bete zituen lanak azpeitiarrak atzo Mendaron, txapela jantzi zuen Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak baino 21 segundo gehiago, hain zuzen; iazko txapelduna, Ugaitz Mugertza, sailkatu zen hirugarren postuan.

Hau da aurtengo Gipuzkoako Txapelketaren sailkapen osoa:

  1. Julen Alberdi Txikia IV.a  (31'26").
  2. Mikel Larrañaga  (31'47").
  3. Ugaitz Mugertza Mugertza II.a ( 33'35").
  4. Eneko Otaño (34'39").
  5. Joseba Azurmendi  (35'10").
  6. Joseba Otaegi (39'21").

Atzokoarekin, duela bi urteko postua berdindu zuen Larrañagak. Hirugarrena izan zen iazko Gipuzkoako Txapelketan, eta bi txapelaren jabe ere bada lehiaketa horretan, 2016koa eta 2014koa irabazi baitzituen..