2019ko santioak eta saninazioak

Atzeratu egin dute bihar egitekoak ziren karting eta minimotard erakustaldia, eguraldiagatik

Uztarria.eus 2019ko uzt. 26a, 15:00

Bihar arratsaldean ziren egitekoak Azpeitiko 6. Karting eta Minimotard erakustaldia Perez Arregi plazan eta Damason, baina antolatzaileek bertan behera utzi dute hitzordua, euria dagoelako iragarrita. Irailera atzeratu dute motor festa.

Saninazioen atarian ohi den bezala, aurten ere motozaleen eta autozaleen gusturako hitzordua zuen prestatua Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak. Hain zuzen ere, Azpeitiko 6. Karting eta Minimotard erakustaldia ziren egitekoak bihar, larunbata, baina egun horretarako eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, antolatzaileek bertan behera utzi dute biharko hitzordua. Dena den, jakinarazi dute irailaren 21era atzeratuko dutela Perez Arregi plazan eta Damason egiten duten motor festa.