2019ko santioak eta saninazioak

Herri bazkarirako eta Umeen Egunerako bilera bana egingo du gaur Marea Arroxak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 26a, 13:32

18:30ean, herri bazkarian boluntario lanetan ibiliko direnekin elkartuko da taldea, eta 19:00etan, Umeen Egunean begirale izan nahi dutenekin egingo du bilera. Bi hitzorduak plazan izango dira.

Saninazioen eta igandean ospatuko duten Umeen Egunaren atarian, Marea Arroxak bi bilera deitu ditu gaurko, ostirala. Batetik, datorren asteartean, San Inazio bezperan, egingo duten herri bazkarian boluntario lanetan aritu nahi dutenekin elkartuko dira 18:30ean, plazan; ordu erdi beranduago beste bilera bat egingo dute, eta Umeen Egunean begirale izan nahi dutenekin bilduko dira batzar horretan, plazan bertan.