Azpeitira heldu da 'Karabana' telebista saioa

Uztarria.eus 2019ko uzt. 26a, 10:00

ETB1eko Karabana saio gastronomikoa Azpeitian izan zen atzo, osteguna. Baserritarren Eguna eta herriko jai giroa aprobetxatuz, saio ibiltariak Azpeitian egin zuen geldialdia, eta atal bat grabatzen aritu ziren goizean zein arratsaldean Perez Arregi plazan. Hainbat herritarrek parte hartu zuten saioaren atal horretan, eta datozen egunetan ikusteko aukera izango da ETB1en.