Ikusmina piztu dute Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalek

Uztarria.eus | Festak
2019ko uzt. 25a, 15:00

Dena ez da jan-edana izana gaur goiz eta eguerdi partean; izan ere, gaztetxoen kirol ekitaldi garrantzitsu bat ere izan da Izarraitz pilotalekuan. Hain zuzen ere, Cesar Valverde Pilota Txapelketaren XXV. edizioko finalak jokatu dituzte hainbat gaztetxok pilotalekuan, eta herritar ugari izan da partida horiez gozatzen.

Hona hemen, finalen emaitzak:

Prebenjaminak, banaka: Erlo Urbistondo 16-Julen Saizar 13.

Prebenjaminak, binaka: Uraitz Zelaia eta Aiurdi Peñagarikano 16-Xabat Azpitarte eta Iraitz Arsuaga 10.

Benjaminak, banaka: Aner Rodriguez 16-Oier Arriaran 14.

Benjaminak, binaka: Mattin Azkune eta Eneko Bidezabal 16-Endika Korta eta Ioritz Arsuaga 7.

Kimuak, banaka: Iker Urrestilla 8-Xabier Albizu 16.

Kimuak, binaka: Xabat Azpiazu eta Iñigo Sarasua 8-Xabat Egiguren eta Adei Labaka 16.

Infantilak, binaka: Beñat Ezama eta Aner Lizaso 18-Beñat Labaka eta Joseba Egia 17.

Hona hemen, pilota txapelketako eta pilotalekuko irudi batzuk:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu