Abuztuko aldizkariaren aurrerapena: Marea Arroxak 10 urte

Uztarria.eus 2019ko uzt. 26a, 11:30

Gaur hasiko da Uztarria Komunikazio Taldea bazkideei eta harpideei herri aldizkariaren abuztuko zenbakia etxez etxe banatzen. Bertan, Haujijijai batzordeko Anne Unanue eta Mikel Segurola elkarrizketatu ditu Uztarriak, aurten 10 urte bete baitira Marea Arroxa lehen aldiz egin zenetik. Festa batzordeko kideek jai arrosen hastapenak gogoratu dituzte erreportajean; noiz eta nola hasi zen guztia, eta zer nolako sona eta bilakaera izan duen Marea Arroxak urtez urte. Honakoa Uztarria aldizkariaren 219. aurrerapen bideoa da, eta azken hamarkadako irudi zaharrak ikus daitezke bertan.