Emilio de Justok 2018ko zezenketetako toreatzaile onenaren saria jaso du

Uztarria.eus 2019ko uzt. 26a, 10:39

Aste honetan jaso du Emilio de Justo toreatzaileak iazko San Inazio jaietako zezenketetako saria, bera izan baitzen 2018ko feriako toreatzaile onena Azpeitiko Zezenzale Batzordearen ustez. Batzordeko presidente Joxin Iriartek eman zion joan zen asteartean saria, Santanderren (Espainia). Argazkian, De Justo eta Iriarte.